Ruja Ignatova
Ruja Ignatova | |||
---|---|---|---|
(2015) | |||
2014 - 2017ko urria | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ruzha Plamenova Ignatova, Ruža Plamenova Ignatovová | ||
Jaiotza | Ruse, 1980ko maiatzaren 30a (44 urte) | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Björn Strehl (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Konstanz (en) | ||
Hizkuntzak | bulgariera alemana ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | thief (en) eta con artist (en) | ||
Altuera | 1,70 metro | ||
Enplegatzailea(k) | OneCoin (en) | ||
Kidetza | Prosper Inc. (en) OneCoin (en) |
Ruja Plamenova Ignatova Dabek (bulgarieraz: Ружа Пламенова Игнатова, erromanizatuta: Ruzha Plamenova Ignatova) (Ruse, Bulgaria, 1980ko maiatzaren 30a) bulgariar- alemaniar iruzurgilea da. Ezagun egin zen Ponzi eskema baten sortzailea izateagatik, OneCoin izenez ezaguna, zeinaThe Times egunkariak historiako iruzurrik handienetakotzat deskribatu zuen.[1][2][3] 2019ko The Missing Cryptoqueen BBCko podcast-seriearen gaia izan zen.[4]
2017tik, nazioarteko polizia-agentzia batzuetatik ihesi ibili da Ignatova. 2019. urtearen hasieran, AEBko agintariek leporatu zioten iruzur elektronikoa, balio-iruzurra eta diru-garbiketa. 2022ko ekainean, FBIk gehien bilatzen dituen hamar iheslarien zerrendan sartu zuten.[1][5]
Adin goiztiarra eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruja Ignatova Bulgariako Ruse herrian jaio zen 1980an.[6] Hamar urte zituela, Alemaniara emigratu zuen familiarekin, eta haurtzaroaren zati bat Schrambergen eman zuen, Baden-Württemberg estatuan.[1][7] Ingalaterrako[8] Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 2005ean Alemaniako Konstantzako Unibertsitateko nazioarteko zuzenbide pribatuko doktoretza lortu zuen hitzaldi honekin: Art. 5 no. 1 EuGVO – Chancen und Perspektiven der Reform des Gerichtsstands am Erfüllungsort. Hitzaldi horrek legeen arteko lex causae gatazka aztertu zuen.[9] Txostenen arabera, McKinsey & Company-rentzat lan egin du.[10]
Jarduera kriminalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an, Alemanian iruzurra egiteagatik kondenatu zuten, Plamen Ignatov aitak eta biek enpresa bat erosi baitzuten, eta handik gutxira porrota deklaratu zuten zalantzazko egoeran; 14 hilabeteko espetxealdi-zigorra ezarri zioten.[11][12]
2013an, BigCoin izeneko maila anitzeko marketineko iruzur batean sartu zen.[13]
2014an Ponzi eskema bat sortu zuen, OneCoin izenekoa. 2019an, Konstantin Ignatov neba planarekin lotutako iruzurraren eta diru-garbiketaren errudun izendatu zen.[14]
2022an, Alemaniako poliziak Neu-Isenburg-eko abokatu baten ikerketak baieztatu zuen, kapital-zuriketa posible baten ondorioa: 2016a Ignatovak 7,69 milioi euro transferitu zituen bere kontu pribatuetako batera. 2022ko urtarrilean, poliziak apartamentuak eta bulegoak erregistratu zituen Weilburg, Baden-Baden, Francfurt am Main, Bad Homburg, Neu-Isenburg eta Vaihingen an der Enz herrietan.[15]
Bilatuenen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko maiatzean, Europolek Ignatova gehitu zuen bilatuenen zerrendara.[16] 2022ko ekainaren 30ean, Ikerketen Bulego Federalak FBIko hamar iheslari bilatuenen zerrendara gehitu zuen Ignatova, IRSko Ikerketa Kriminalarekin eta New Yorkeko Hegoaldeko Barrutiko Fiskal Federalaren Bulegoarekin batera egindako prentsa-hitzaldi batean. Sari hau eskaini zuen: 100.000$, atxiloketa eragiten duen informazioarengatik.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Cryptoqueen: How this woman scammed the world, then vanished. 2019-11-24.
- ↑ Mystery of the disappearing 'Cryptoqueen' Ruja Ignatova. 2019-09-25.
- ↑ Bartlett, Jamie. The £4bn OneCoin scam: how crypto-queen Dr Ruja Ignatova duped ordinary people out of billions — then went missing. ISSN 0140-0460..
- ↑ «Is OneCoin The Biggest Financial Fraud in History?» Fortune.
- ↑ (Gaztelaniaz) Chiappe, Doménico. (2024-06-01). «El último rastro de CryptoQueen, la gran estafadora» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ «BKA - Fahndung nach Personen - Ruja IGNATOVA» www.bka.de.
- ↑ «The Outrageous Case of OneCoin, the Billion Dollar Scam Sold as a "Bitcoin Killer"» www.bitrates.com.
- ↑ Cryptoqueen: How this woman scammed the world, then vanished. 2019-11-24.
- ↑ «Abgeschlossene Promotionen | Promotionen | Forschung | Lehrstuhl für Bürgerliches Recht, Zivilprozessrecht, Internationales Privatrecht und Rechtsvergleichung - Prof. Dr. Astrid Stadler | Arbeitsgruppen | Fachbereich Rechtswissenschaft» www.jura.uni-konstanz.de.
- ↑ Marson, James. (2020-08-27). OneCoin Took In Billions. Then Its Leader Vanished.. ISSN 0099-9660..
- ↑ Stier, Frank. «Das Verstummen der Cryptoqueen» Telepolis.
- ↑ «»So etwas Dubioses nie erlebt«» www.kreisbote.de.
- ↑ «BigCoin & BNA: The original OneCoin Ponzi points» behindmlm.com.
- ↑ 'Cryptoqueen' brother admits role in OneCoin fraud. 2019-11-14.
- ↑ Rosenbach, Marcel. (2022-05-27). Krypto-Betrug mit OneCoin: Weiteres Verfahren und Durchsuchungen. ISSN 2195-1349..
- ↑ «OneCoin's Missing ‘Crypto Queen’ Is Now One of Europe's Most-Wanted Fugitives» www.vice.com.
- ↑ «The 'Cryptoqueen' is now one of the FBI's 10 Most Wanted» NBC News.